Itziar Lazkano
Directora de la Ikastola de Anoeta

Zer iruditzen zaizu ikastolako jantokian ezarri den ekin food proiektuaren kudeaketa berria? Ze aportazio egiten dio ikastolari? Ze hobekuntza ikusten dituzu?

Aportazioa oso positiboa da. Kudeaketa honekin ikasleak ardura ezberdinak izango ditu jantokian eta honek ikaslearen ikasketa prozesuan hobekuntzak ekarriko ditu. Jantokian ardurak, autonomia eta lan taldean lan egiten ikasiko dute gure ikasleek.

Zer iruditzen zaizkizu egiten ari garen tailerrak? Ekin Merkatua, Eko Taloa…

Tailerrak bikainak dira! Ikasleek ondo pasatzeaz gain, inguruko produktuei, barazkiei eta frutei buruz asko ikasten dute. Modu dibertigarrian lantzen dituzte gai hauek. Modu honetan hobeto sakontzen dira ikasgaiak.

Menuen proposamen berriei dagokionez nola baloratzen dituzu? Arrain freskoa, kus kusa, mijoa…

Menu berrietan jaki ezberdinak txertatzen ari dira eta jaki hauek osasungarriak eta bertakoak izaten dira. Honek menuak aberasgarrigoak egiten ditu eta ikasleek jaki berriak dastatzen dituzte.

Zer espero duzu ekin food proiektuaz?

Gogo handiz hartu dugu proiketu berri hau. Gure ikastolan jaki osasungarriak txertatzea garrantzitsua ikusten dugu eta jateko ohitura osasungarriak barneratzea beharrezkoa da. Horretaz gain, ikasleek jantokian ardurak hartzea oso interesgarria da ikasleak asko ikasiko baitu.

Nola ikusten duzu ikasleek jatorduan ikastea, ondo pasatzea, laguntzea edo elkarbanatzea? Ze balorazio egiten dezu?

Jatorduan ikastea, ondo pasatzea, laguntzea eta elkarbanatzea beharrrezkoa dela pentsatzen dugu, horregatik proiketu honetan sinesten dugu. Balore horiek gure ikastolan partekatzen ditugun baloreak dira.