Imajinatzen dituzu haurrak mahaiaren inguruan ikasten eta ohiturarik onenak bereganatzen, jan eta ondo pasatzen duten bitartean?

Eskola-jangelako esperientzia berri bat

Gure seme-alabek hainbat alderdi ikas ditzatela, adibidez: elikadura osasuntsu eta elikagarria izatearen garrantzia, eta bertako eta hurbileko produktuak kontsumitzearena, baliabideak arduraz eta modu iraunkorrean kontsumitu beharra, etxean lagundu eta etxeko lanetan parte hartzekoa... Orain, oso handi egingo dituzten ezberdintasun txikiak irakasteko eta kontuan hartzen erakusteko garaia da.

ekinfood esker, nota ona aterako dugu gainditzeke dagoen ikasgai honetan: ikastetxeetako jangelak ikasi, ondo pasatu eta elkar ulertzeko toki izatea. Modu erabat berritzailean ezagutzak bereganatzeko eta adiskidetasun-harremanak sustatzeko espazio ludiko eta hezitzaileak.

Jangela kontzeptu berri bat jarri dugu mahai gainean.

Heziketa oso elikagarria.

Jaten duguna bagara,
ikasten duguna ere bai.

Zer elikagaik bultzatuko du Ekinfood? Prestakuntzak.

Gure hezitzaileentzako etengabeko prestakuntzako ikastaroak ematen ditugu, ohitura berri eta osasungarriak bultzatzeko, mahaian nola jokatu erakusteko, elikagaiak eta horien propietateak ezagutarazteko... gai izan daitezen. Hori guztia, parte hartzea bultzatuz eta modu atseginean. Eta jateko orduak eskatzen duen giro lasai eta tirabirarik gabean.

 

 

Ekinfood jangela

Jarduerak

Jangela zabalak, argitsuak, handiak, gardenak eta alaiak; horrelakoak dira proposatzen ditugun jangela berriak. Haurren ikasteko gogoa piztu eta janariaz gozatzera bultzatuko dituzten espazioak.

Mahai gainean jarduera-menu askotarikoa jartzen dugu, jangela eguneko ikasgai interesgarriena izan dadin:

  • Elikaduraren garrantzia ezagutu, bizitza oso eta osasuntsua izateko. Zer eskaintzen diote gure osasunari jaten ditugun elikagaiek? Nondik datoz jaten ditugun elikagaiak? Zein sasoitakoak dira jaten ditugun elikagaiak? Egunean zenbat kaloria behar ditugu?
  • Janaria prestatzen ikasiko dugu. Nola prestatzen diren elikagaiak.
  • Mahaia jarriko dugu. Nola jartzen dira mahai-tresnak? Eta ahozapia? Nori zerbitzatzen zaio lehenengo?
  • Txikienei mahaia zerbitzatuko diegu.

Langileen prestakuntza da proiektu honetako atalik garrantzitsuena.

Irakasteko, hezteko eta ondo pasarazteko prestakuntza... baina baita lagundu, entzun eta haurren beharrei erantzuteko ere. Langileek jangelako egun bakoitza esperientzia berri bihurtu eta finkatutako hezkuntza-helburuak lortzen joateko baliabideak eta moduak dituzte.

Prestakuntza eta ondo pasatzea

Ekinfood Aibak-en proiektu bat da. Elikaduraren eta eskola-jangelen arloan dugun 30 urtetik gorako esperientziak pauso bat aurrera eman eta neska-mutilen bizitzako une garrantzitsu honetan etapa berri bat abiatzeko garaia dela erakutsi digu.

Bizitzako lehenengo urteetatik erakusteak bizitza osorako balio du.

 

 

Nor dagoen atzean.

Ikastea, gozatzea, heztea. Horiek izan litezke ekinfood proiektuaren 3 zutabeak. Honako galdera honetatik abiatzen da proiektua: «Zergatik ez aprobetxatu jateko ordua gure seme-alabek elikatzeko ohitura onak bereganatu ditzaten, balioak eta elkarrekin bizitzen ikasi eta ondo pasatzen duten bitartean?».

Kontaktua

 

aibak@aibak.com

 

943 335 368

ekinfood esker, nota ona aterako dugu gainditzeke dagoen ikasgai honetan: ikastetxeetako jangelak ikasi, ondo pasatu eta elkar ulertzeko toki izatea. Modu erabat berritzailean ezagutzak bereganatzeko eta adiskidetasun-harremanak sustatzeko espazio ludiko eta hezitzaileak.